Edukira joan

Eremu iluneko mikroskopio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eremu iluneko mikroskopio
microscopy (en) Itzuli eta light microscopy (en) Itzuli
Goiko irudian, Daphnia, eta behekoan Borrellia burgdorferi espiroketa, biak eremu iluneko mikroskopioan ikusita

Eremu iluneko mikroskopioa mikrobio biziak eta tindatu gabeko zelulak ikusteko erabili ohi den mikroskopioa da. Argi-sorta oso indartsua behar du eta baita kondentsadore berezia ere.

Mikroskopio honen berezitasuna bere kondentsadorean datza: kondentsadore honek argiaren izpiak desbideratzen ditu objektibora irits ez daitezen. Objektibora iristen den argi bakarra da espezimena jo eta hark desbideratzen duena. Horren ondorioz, espezimena argi ikusten da, atzealde ilun baten gainean [1].

Mikroskopio honen printzipioa fisikoa hauts-partikulak gela ilun batean argitzen direnean gertatzen den bera da, eguzki-izpi batek hauts-partikula horiek jotzen dituenean. Honi Tyndall efektua deritzo.

Mikrobiologian mikroskopio mota hau oso baliagarria da bakterioen mugimendua ikusteko, flageloak ondo bereizten baititu. Era berean, Treponema pallidum bakterioa ikusteko lagin klinikoetan erabili ohi da.

Fase kontrasteko mikroskopioa agertu aurretik eremu iluneko mikroskopioa zen zelula biziak aztertzeko erabiltzen zen bakarra.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua: 53 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]